65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Vianan, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatuaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

I.–Planoak

Egungo katastroa, Arau Subsidiarioak, beste batzuk

0,75

Planoen kopiak (Casañal)

1,50

II.–Ziurtagiriak

Errolda, JEZ, katastroa

1,70

III.–Kopiak

DIN A4 papera, alde bat

0,30

DIN A4 papera, bi aldeak

0,35

DIN A3 papera

0,35

Kopiak CDan, CD bakoitza

6,00

IV.–Arma-txartela

3,60

V.–Konpultsatzeak

NAN, txartelak, tituluak...

0,45

Testuak (orri bat)

0,75

VI.–Bikoiztuak

Ordainagiriak, katastroko orria...

1,85

Udal zerbitzuak erabiltzeko txartelak

3,00

VII.–Langileen lehiaketak eta oposizioak

Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza

7,20

VIII.–Lurzatien zedulak

1,30

IX.–Hirigintzako tramitazioak

I. ERANSKINA

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen funtzionarioak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten agiri zigiludun guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero diru-sarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

IX.–Hirigintzako tramitazioak:

I. ERANSKINA

IX.1 epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

AZALERA

EURO KOPURUA 100 m²-KO AZALERA BAKOITZEKO

5.000 m² bitarte

7,33

5.000tik 10.000 m²-raino

6,63

10.000tik 50.000 m²-raino

5,93

50.000 m² baino gehiago

5,17

IX.2 epigrafea.–Udal planeko aldaketen, plan partzial eta berezietako aldaketen, unitatearen mugaketen, erabilera aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

IX.1 epigrafean adierazitakoen %100 izanen dira aplikatuko diren tarifak.

IX.3 epigrafea.–Birzatitzeko proiektuen eta kudeaketaren beste figuren tramitazioa.

IX.3.A.–Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira, honako tarifa hauei jarraituz: 100 metro koadroko azalera eraikigarri bakoitzeko: 6,94 euro.

IX.3.B.–Kudeaketako figuren aldaketak tramitatzeko, IX.3.A epigrafean ezarritakoen %50eko tarifak aplikatuko dira.

IX.4 epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tarifak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.

IX.5 epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak iristen ez badira aipatzen diren gutxieneko kopuruetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

EPIGRAFEA

EUROAK

Udal planeko aldaketaren tramitazioa, plan partzial edo berezien erredakzioa

1.210,00

Plan partzial edo berezien aldaketen tramitazioa

1.075,55

Xehetasun azterlanak

556,00

Banantzeak (lurzati bakoitzeko)

130,00

Lerrokaduren azterlanak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak

500,00

Kudeaketako figuren (birzatitzeak...) tramitazioa

1.133,00

Batzarren estatutuak

880,00

Hirigintzako kontsulten tramitazioa

150,00

Ikuskapen eta errekerimenduak

110,00

Urbanizazio proiektuak

420,00

Iragarkiaren kodea: L1702481