65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea gora jotzeko 17-00420 errekurtsoan

Honen bidez aditzera ematen da, Aberu 2009 SL enpresak eskaturik, gora jotzeko 17-00420 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera Ezkirotz kalean; 31007, Iruña), Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2017ko urtarrilaren 10ean ez zuelako behin betiko onetsi honako aldaketa hau: Eguesibarko Udal Planeko Elkano-Ibiriku-Egues zonako 1. banaketa eremuko 1. sektoreko A-3 unitate morfologikoan eragiten duen xehetasun azterlaneko aldaketa.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2017ko martxoaren 15ean.–Alkatea, José Alfonso Etxeberría Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1703406