65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TRAIBUENAS

2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2017ko martxoaren 13an Traibuenasko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 22an.

SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.330,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 30,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 19.110,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 18.870,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 140,00 euro.

Gastuak, guztira: 19.110,00 euro.

Traibuenasen, 2017ko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, Jesús María Labiano Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1703438