65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2. eta 3. aldaketak 2016tik 2017ra luzatutako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2017ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

Sartagudan, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

2/2017 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia.

Gastuen kontu-sail hau sortu da: 3321.64100 “ABSYS, Nafarroako Liburutegi Publikoen kudeaketaren sistema integrala handitzea”; 3.146 euro jotzen du.

Finantzaketa: Osoko bilkurak erabakitako goranzko doikuntza, indarreko aurrekontu luzatuaren sarreren eta gastuen arteko diferentziaren bidez finantzatua. 3.146 euro.

3/2017 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia.

Gastuen kontu-sail hau sortu da: 3321 62700 “Kultur Etxea eraberritzea 15.000 euroren truke” obraren proiektuak idaztea eta obra zuzentzea.

Finantzaketa: Osoko bilkurak erabakitako goranzko doikuntza, indarreko aurrekontu luzatuaren sarreren eta gastuen arteko diferentziaren bidez finantzatua. 15.000 euro.

Iragarkiaren kodea: L1703521