65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

–Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 700,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

–Finantziazioa (kreditua beheititzea gastuen kontu-sailetan):

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 700,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Azkoienen, 2017ko martxoaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1703834