65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zerga (zirkulazioaren gaineko zerga)

Honen bitartez aditzera ematen zaie Bertizaranako herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2017ko apirilaren 3an hasi eta apirilaren 30ean bukatuko dela.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga % 5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bertizaranan, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1703601