65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Berriobeitiko Udalak adierazi du 2017ko maiatzaren 2an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko maiatzaren 2an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2017ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1703403