65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2017ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko apirilaren 1etik 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2017ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Rural Kutxan Udalak duen banku-kontuan ordaindu daitezke.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aberin-Muniainen, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1703737