65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 15ean hartua, Nafarroako Gobernuaren 2017ko otsailaren 22ko Erabakia aplikatzen zaien estamentuak zehazten dituena (erabaki horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako langile batzuek jardunean jarraitzea baimentzen da).

Nafarroako Gobernuaren 2017ko otsailaren 22ko Erabakiaren bidez, baimendu zen Osasun Departamentuko fakultatibo espezialistek jardunean jarraitzea, behin Gizarte Segurantzak ezarritako nahitaezko erretiro adina bete ondoren. Erabaki hori 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an.

Segurtasun irizpideak direla-eta, eta aurreko paragrafoan aipatu Gobernuaren Erabakian hitzartutako neurrian zehaztutako helburuak behar bezala bete daitezen, bidezkoa da neurri horren ondorioak mugatzea urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskinean zehatzen diren estamentu batzuetara (foru lege horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da), zeinei aplikagarri zaien jardunean jarraitu ahal izateko baimena.

Jardunean jarraitzeko baimena, betiere Nafarroako Gobernuaren 2017ko otsailaren 22ko Erabakian eskatutako baldintzak betetzen badira, 11/1992 Foru Legearen eranskinaren A.1 eta A.2.5 estamentuei aplikatuko zaie, baita laguntzako zerbitzu edo atal bateko burutza betetzen ari diren estamentu horietako langileei ere.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Osasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Zehaztea Osasun Departamentuari atxikitako langile batzuek jardunean jarraitzeko baimena (Nafarroako Gobernuaren 2017ko otsailaren 22ko Erabakiaren bidez hitzartua) 11/1992 Foru Legearen eranskinaren A.1 eta A.2.5 estamentuei aplikatzen ahalko zaiela, baita laguntzako zerbitzu edo atal bateko burutza betetzen ari diren estamentu horietako langileei ere.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1703412