64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

308E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Sergio Enrique Juan Belloc jauna Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.

Osasuneko kontseilariak, martxoaren 3an emandako 20/2014 Foru Aginduaren bidez, Sergio Enrique Juan Belloc jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Reina Sofia Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko buru izendatu zuen, bitarte baterako.

Langile guztiek baldintza berdinetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 3135/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen. Sergio Enrique Juan Belloc jaunak parte hartu zuen deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 3ko 445E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak burutzarako hautagai bat bitarte baterako izendatzea proposatu du, deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu baitu.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da Sergio Enrique Juan Belloc jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1.–Sergio Enrique Juan Belloc jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Tuterako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, hiru urte arte luzatzen ahal dena, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.

2.–Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari igortzea.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1703494