1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
307E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.
Langile guztiek baldintza berdinetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 3156E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 489E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak bitarte baterako izendapen proposamena egin du, Juan Carlos Muruzábal Torquemada jaunaren alde Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko, puntu gehien erdietsi baitu.
Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINDU DUT:
1.–Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, hiru urte arte luzatzen ahal dena, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.
2.–Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.
3.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, zuzendari kudeatzaileari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zerbitzuari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Zerbitzuari igortzea, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko martxoaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1703457