64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 41. EPAITEGIA

Ediktua. 1/2017 prozedura. Jakinarazpen zedula

María José González Huergo andrea, Madrilgo Lan arloko 41. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Ulises Badenes Gutiérrez jaunak eskaturik, titulu judizialen betearazpena dela-eta, Seguridad Empresarial Navarra SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1/2017 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:

Epaia betearazteko agindu orokorra abiaraztea Ulises Badenes Gutíerrez jaunaren alde, alderdi betearazlea baita, Seguridad Empresarial Navarra SL demandatuaren aurka, betearazpenpeko alderdia baita. Zorraren zenbateko nagusia 7.194,08 euro da, gehi 7.194,08 euroren %10, gehi behin-behinekoz kalkulatu diren interesak, 835,45 euro, eta kostuak, 835,45 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Eta Seguridad Empresarial Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Probintziako Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2017ko otsailaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, María José González Huergo.

Iragarkiaren kodea: J1703569