64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Goizueta karrikako 7, 9 eta 11n igogailua paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAR-17 (5/CU).

Goizueta karrikako 7, 9 eta 11n igogailuak paratzeko plan berezia aldatzeko dokumentua, hasiera batean onetsi ondoan (JOB 22-11-2016-4/UV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, ikusirik sustatzaileak 2017ko urtarrilaren 27an aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko otsailaren 6ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Goizueta karrikako 7, 9 eta 11n igogailuak paratzeko plan bereziaren aldaketaren testu bategina, José Arauzo Muñozek sustaturik Goizueta karrikako 11ko jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Igogailua paratzeko plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703398