2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Mendia zeharkalea 6an.
Behin betiko onespena
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Mendia zeharkaleko 6. zenbakiko eraikinean, José Ignacio García Vellosok sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua bete beharrez, hartara igortzen baitute lege beraren 79 eta 81.1 artikuluek, aditzera ematen da Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran erabaki zuela Independenteen udal taldeko aldeko 4 botorekin eta EH Bildu talde mistotik bertan zirenen aurkako 2 botorekin, legez behar den gehiengoa osatuz, honakoa onestea:
Lehenik.–Behin betiko onestea aldaketa xehakatua Oteitzako Udal Planean, VI kapituluan zehazki, José Ignacio García Vellosok sustatua, Mendia zeharkaleko 6. zenbakian dagoen eraikinean babesteko kalifikazioa kentzeko.
Bigarrenik.–Eginbidetutako aldaketa-espediente osoa bideratzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.
Hirugarrenik.–Aldaketaren testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Oteitzan, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Eranskina
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Mendia zeharkalea 6an (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1703621