2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 170. lurzatian. Behin betiko onespena
Aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 170. lurzatian, La Unión Josteta Elkarteak sustaua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua bete beharrez, hartara igortzen baitute lege beraren 79 eta 81.1 artikuluek, aditzera ematen da Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran aho batez, legez beharrezko den gehiengoa ordezkatuz, honakoa onartu zuela:
Lehenik.–Behin betiko onestea aldaketa xehakatua Oteitzako Udal Planean, La Unión Josteta Elkarteak sustatua, San Salbatore kaleko 1. zenbakiko eraikinean terraza bat egiteko.
Bigarrenik.–Eginbidetutako aldaketa-espediente osoa bideratzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.
Hirugarrenik.–Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Oteitzan, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Eranskina
Aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 170. lurzatiari dagokiona (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1703550