Iragarkia
64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2016ko azaroaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko udal ordenantza.
Espedientea tramitaturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), Lekunberriko Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran erabaki zuen ordenantza hori behin betiko onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, osorik ematen da argitara ordenantza horren testua, argitaratu eta biharamunean hartuko baitu indarra.
Lekunberrin, 2017ko otsailaren 16an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.
ORDENANTZA, LEKUNBERRIKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOn arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
Alde horretatik, DBLOren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere’’.
Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Lekunberriko Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.
Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.
Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
Ura:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: edateko ur horniduraren zerbitzua eskatu edo jasotzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Emandako ur zerbitzua kudeatu eta hura kobratzeko erabiliko dira datuak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek hitzez emanen dituzte.
–Pertsona edo talde ukituak: Edateko ur horniduraren zerbitzua emateagatik onura jasotzen duten pertsonen edo enpresen datuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ. Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: –Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: –Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Katastroaren fitxategia
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
–Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ. Inguruabar sozialen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei
(Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, bertze toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Comptos Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Hilerria:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Hilerria kudeatzea: erabilera, nitxoen eta hilobien kontzesioen kontrola, toki entitateak emandako zerbitzuak eta dagokien tasak kobratzea.
- Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskaera bidez.
- Norbanako edo talde ukituak: Udalaren hilerrian nitxoak edo hilobiak erabiltzen dituztenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa. Bestelako datuak: nitxoaren zenbakia, heriotzaren data eta tokia. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: eskuzkoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Zirkulazioaren fitxategia.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, paperezko euskarrien bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
–Pertsona edo talde ukituak: Udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.
–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Kontabilitate publikoa:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ. Ondasun edo zerbitzuen eskualdaketen datuak
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Kontuen epaitegia edo autonomia erkidegoko baliokidea, autonomia erkidegoko beste organo batzuk, bidezko interesdunak direnak.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
–Norbanako eta talde ukituak: JEZa ordaindu behar duten enpresetako profesional, titular edo ordezkarien datu pertsonalak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Bestelako datuak:
- Alta edo bajaren data.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Lizentziak, baimenak eta kontzesioak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, barne izanik aparkatzeko txartelak ematea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez eta dagozkien dokumentuak aurkeztuta.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ, irudia. Inguruabar sozialen datuak.
- Merkataritza arloko datuak. Bereziki babestutako datuak. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: Handia.
Biztanleen errolda
–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herritarrak eta Lekunberriko Udalean helbideraturik daudenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela. Ezaugarri pertsonalen datuak. Ikasketa eta lanbide datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.
–Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Langileak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileriaren kudeaketarako erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta gaixo-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Lekunberriko Udalaren zerbitzuko langileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalen datuak. Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Osasun arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, aseguru-etxeei, prebentzioko kanpo zerbitzuari.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Gainbalioak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egileek eta notaritzek emanen dituzte.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Sarrera-irteerak erregistratzea:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Postazko harremanez arduratzen diren langileek eta interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez, postaz...
–Norbanako edo talde ukituak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bikote egonkorren erregistroa:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.
–Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Lekunberriko Udalean erregistratuta daudenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ. Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Bestelako datuak: elkarbizitza hasi zen eguna eta izena eman zen eguna. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.
–Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
0-3 urtekoen ikastetxea:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako Ikastetxearen kudeaketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: ikastetxean matrikulatutako ikasleak eta haien gurasoak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, sinadura, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, NANa, irudia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak. Bereziki babestutako datuak. Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Datu ekonomikoak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: handia.
Arriskutsuak gerta daitezkeen animalien erregistroa:
Xede eta erabilera aurreikusiak: arriskutsuak gerta daitezkeen animalien zentsua izatea, halako animaliak edukitzeko lizentzia ematea eta lizentzia hori emateari dagokion tasa kobratzea, bidezkoa bada.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesdunek emanen dituzte, lizentzia idatziz eskatzean.
–Norbanako edo talde ukituak: animalia arriskutsuak edukitzeko lizentzia eskatzen dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, irudia. Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Osasunari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: papera.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: handia.
Webguneko datuak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harremana duen pertsona ororekin komunikazioak ahalbidetzea, eta dagokionean webgunearen bidez egiten diren eskaerak artatzea eta erantzutea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Harremanetarako inprimakia erabiliz.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalari webgune bidez zuzentzen zaizkionak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: baxua.
Liburutegiko bazkideak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Liburutegiko bazkideen zerrendaren kontrola eta maileguan utzitako liburuena.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Izena emateko inprimakia erabiliz.
- Norbanako edo talde ukituak: liburutegian bazkide izateko izena ematen dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: baxua.
Curriculuma:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Langileak hautatzeko jasotzen diren curriculum vitae-ak kudeatzea (Giza Baliabideak).
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Eskatzaileak
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: NAN /IFK, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura, hatz-marka, irudia/ahotsa, ezaugarri pertsonalak, egoera sozial, akademiko eta profesionala, lanpostuaren ezaugarriak, informazio komertziala, posta-elektronikoa.
–Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Tramitazio elektronikoa:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Izapidetzeak webgune bidez egitea, horretarako berariaz prestatuko iradokizunak egiteko helbide elektronikoaren bidez.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: Izena emateko inprimakia erabiliz.
- Norbanako edo talde ukituak: liburutegian bazkide izateko izena ematen dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
- Tratamendurako erabilitako sistema: Automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Lekunberriko Udala.
–Zer zerbitzutan baliatu daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lekunberriko Udala.
–Segurtasun maila: Baxua.
Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategiak ezabatu edo dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Iragarkiaren kodea: L1702421
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
