2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2017.Urtea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko apirilaren 20an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga, 2017ko urtekoak.
Ordainketa Caixa Bank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian: www.ansoain.es eta 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Apirilaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.
Antsoainen, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea. Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1703605