64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 9ko 99/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gastua baimendu eta familiaren esparrurako laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi da, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, 2017. urterako.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 340285.

Familia ugarientzako diru-laguntzen 2017ko deialdia, entzumen-protesietarako, eta optika, ortopedia eta ortodontziako gastuetarako.

Aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 30etik urriaren 15era arte.

Norentzat:

2017an oinarri hauetan jasotako gastuetako bat egin duten familia ugariak.

Familia ugariaren txartelean sartuta dauden kideentzako entzumen-protesiak eta optikako eta ortopediako gaiak erosteko edo ordezteko erabili behar dira laguntzak, baita ortodontziako tratamenduak egiteko ere.

Diruz laguntzen ahal diren kasuak:

Nafarroan bizi izatea eta gutxienez 2 urtez bizi dela frogatzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 9an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703879