64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 9an emandako 98/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, eszedentzia hartzeko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi eta horretarako gastua baimendu da, eszedentzia hori adingabeko seme-alabak zaintzeko bada edo, eritasuna edo/eta istripua dela-eta, zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 340281.

Aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 30etik azaroaren 2ra arte.

Norentzat:

1. 2017. urtean eszedentzian egon direnak, hasierako data edozein dela ere.

2. Eszedentzia 2016ko azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitarte hasi zuten pertsonak.

Diruz laguntzen ahal diren kasuak:

–Nafarroan bizi izatea eta gutxienez 2 urtez bizi dela frogatzea.

–Eskatzaileak besteren konturako langilea izan behar du.

Iruñean, 2017ko martxoaren 9an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1703877