1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberako auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko (horietako baterako euskaraz jakin behar da).
Lekualdatze lehiaketa bete gabe utzi da.
Lehendakaritza honek, 2017ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Nafarroako Kontuen Ganberako auditoriako teknikari izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia (lanpostu horietako baterako euskaraz jakin behar zen). Haren 4. oinarriaren 4. atalean xedatzen denez, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aurreikuspen horrekin bat eta lekualdatze lehiaketako deialdian aurreikusitako epea iraganik eskabiderik aurkeztu gabe, bidezkoa da bete gabe uztea aipatutako lehiaketa. Horrenbestez, Lehendakaritza honek,
EBATZI DUT:
Lehena.–Adieraztea bete gabe utzi direla Lehendakaritza honek joan den otsailaren 14an emandako ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketako lau lanpostu hutsak, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izatekoak (horietako baterako euskaraz jakin behar da).
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.
Iruñean, 2017ko martxoaren 22an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.
Iragarkiaren kodea: F1703577