64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena urriaren 1eko JUS/2681/2015 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia), Nafarroako Foru Komunitatean.

Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia), 2017ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, I. eranskinean ageri diren organo judizialetan, honakoa kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Agindu honen bidez destinoa eskuratzen duten Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iratxeko Monasterioaren 22ko etxabea, 31011 Iruña), ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Hirugarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Laugarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenean oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen honen datatik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena.–Justizia Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 21eko 240/2016 Ebazpenaren bidez (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuek, ebazpen honetan esleitzen ez diren horiek, bete gabe jarraituko dute, deusetan galarazi gabe lehiaketa arrunta batean hutsik deklaratu ahal izatea, lan publikoaren eskaintzarik egiten ez bada edo dagokion lan publikoaren eskaintzarengatik beharrezkoa ez bada eman gabe dauden lanpostu guztiak iragartzea.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.

I. ERANSKINA

Laguntza Judizialeko Kidegoa

Txanda irekia.

ORDENA ZK.

NANa

IZEN-DEITURAK

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

1

44622620K

GOÑI ESCUDERO, DAVID

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

2

52554605L

BARCENAS LÓPEZ, LUIS

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

3

73109113W

ROJAS GOICOECHANDIA, DAVID

PROBINTZIA AUZITEGIA - 3. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

4

23053945X

ALARCÓN MARTÍNEZ, MARÍA DEL PILAR

NOAINGO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA)

NOAIN

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

5

44353505Y

ESPEJO MEMBRILLO, ANTONIO FRANCISCO

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

6

16019634L

JIMÉNEZ GARCÍA, MIGUEL ÁNGEL

DEKANOTZA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

7

25442170F

DE LATORRE VILLAGRASA, ANA MARÍA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

8

23279203Y

BRAVO ARCAS, INMACULADA CONCEPCIÓN

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

9

47511618N

LÓPEZ ARJONA, DANIEL

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba.

ORDENA ZK.

NANa

IZEN-DEITURAK

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

1

72678419Y

ARBIZU JIMENO, AMAYA

PROBINTZIA AUZITEGIA - 3. ATALA

IRUÑA

NAFARROA

LAGUNTZA JUDIZIALA

F1703619

Iragarkiaren kodea: F1703619