1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
EBAZPENA, 2017ko martxoaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena urriaren 19ko JUS/2293/2015 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia), Nafarroako Foru Komunitatean.
Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizialetan, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda irekia), hau da, 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:
Lehendabizikoa.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iratxeko Monasterioaren 22ko etxabea, 31011 Iruña), ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten funtzionarioek, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak edo Laguntza Judizialeko Kidegokoak badira eta kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute nahitaezkoa izanen jabetza hartzera joatea, aski izanen baita Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko da.
Hirugarrena.–Funtzionarioek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion Lurralde Kudeatzailetzari edo autonomia erkidegoko organo eskudunari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena.
Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan edo Laguntza Judizialeko Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea besterik gabe egin dadin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan jabetza hartu baino egun bat lehenago, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.
Laugarrena.–Nolanahi ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiak jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, F1R dokumentuaren ale bat igorriko da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan; beste ale bat Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralari; hirugarren alea interesdunari eta laugarrena destinoko organo judizialari, jasota geldi dadin.
Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.
Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.
Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenan oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen hau ematen denetik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritakoari jarraituko zaio.
Zortzigarrena.–Justizia Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 21eko 238/2016 Ebazpenaren bidez (abenduaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuek, ebazpen honetan esleitzen ez diren horiek, bete gabe jarraituko dute, deusetan galarazi gabe lehiaketa arrunta batean hutsik deklaratu ahal izatea, lan publikoaren eskaintzarik egiten ez bada edo dagokion lan publikoaren eskaintzarengatik beharrezkoa ez bada eman gabe dauden lanpostu guztiak iragartzea.
Bederatzigarrena.–Justizia Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 21eko 238/2016 Ebazpenaren 4.d) puntuan (abenduaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat, txanda irekian berriz sartu diren lanpostuak zerrendatzen dira, hau da, jatorrizko kidegoan jarraitzea hautatu duten barne igoerako txandako funtzionarioei dagozkien lanpostuak:
ESLEITUTAKO DESTINOA | HERRIA | PROBINTZIA | EGINKIZUNA |
BERAKO BAKE EPAITEGIA (IDAZKARITZEN ELKARTEA) | BERA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A./IDAZKARITZA |
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2017ko martxoaren 8an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.
I. ERANSKINA Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa Txanda irekia. |
ORDENA ZK. | NANa | IZEN-DEITURAK | ESLEITUTAKO DESTINOA | HERRIA | PROBINTZIA | EGINKIZUNA |
1 | 25192596Y | LUCIO FERNÁNDEZ, VERÓNICA | ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
2 | 74724806Z | BEJAR MARTÍN, ABELARDO | INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
3 | 72674127S | HUALDE IRIBARREN, EDURNE | ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
4 | 73109113W | ROJAS GOICOECHANDÍA, DAVID | INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. |
Iragarkiaren kodea: F1703617