1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
178/2017 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Zuberoa Baines Gracia andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Zuberoa Baines Gracia andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen Zergei buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1703495