1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
345E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 30eko 8/2014 Foru Aginduaren bidez, José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako.
Langile guztiek baldintza berdinetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 3116E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen. José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunak parte hartu zuen deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 498E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak burutzarako hautagai bat bitarte baterako izendatzea proposatu du, deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu baitu.
Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan izanik, bidezko da José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,
AGINDU DUT:
1. José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Pneumologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, hiru urte arte luzatzen ahal dena, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko martxoaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1703784