64. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

340E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa egin ondoan.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 11n eman 23/2014 Foru Aginduaren bidez, Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako.

Langile guztiek baldintza berberetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 3129E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen. Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jaunak hartan parte hartu zuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 496E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak bitarte baterako izendapen proposamena egin du burutzarako hautagaiaren alde, deialdian gutxienez eskatzen zen puntuazioa gainditu baitu.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Ángel Manuel Hidalgo Ovejero jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2017ko martxoaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1703633