61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, irabazi asmorik gabeko entitateei euskara sustatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 336157.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz; hori hasiera batean onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Deialdia egin duen Administrazioa:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

4. Instrukzio organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Iruñean, 2017ko martxoaren 17an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1703488