61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari.
Alkaiaga kale nagusia 14

2017ko martxoaren 2an, Lesakako alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

“2017ko urtarrilaren 25ean ekarri zen Itxaso Villanueva Ceberiok sustatutako Xehetasun Azterlana, Alkaiaga Kale Nagusia 14ko finkari dagokiona (katastroko 1. poligonoko 25. partzela). Agiria Gabriel Laborra Erdozain arkitektoak idatzi du.

2017ko otsailaren 24an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion NASUVINSA enpresak, aldeko txostena egin du.

Hori ikusirik, zera erabaki dut:

1) Xehetasun Azterlanari hasierako onespena ematea.

2) 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”

Lesakan, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza

Iragarkiaren kodea: L1703431