61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, jendaurrean egonen dela Arradako Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Uko espresik aurkezten ez bada hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, lurrak barrutiaren zati izanen dira.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Ergoiena (Dorrao, Lizarraga eta Unanu).

Lizarragan, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui

Iragarkiaren kodea: L1703382