59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa Udal Planean sarturiko tramitazioen gaineko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean sarturiko tramitazioen gaineko ordenantza orokorrean eginiko aldaketa eta ondoko arauzko tramitea abiaraztea.

Ordenantza hori jendaurrean jarri zen 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koa, iragarkia argitaratuta eta Udaleko iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epean ez zaio erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2017ko otsailaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Aldaketa Udal Planean sarturiko tramitazioen gaineko ordenantza orokorrena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1702396