59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Erronkariko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean. Behin etiko onespena

Erronkariko Udalak, 2016ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntual xehakatua behin betiko onestea Udal Planeko 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean.

Sustatzailea: Erronkariko Udala bera, ofizioz.

Erronkariko Udalak 2016ko abuztuaren 24an egin bilkuran erabaki zuen Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua onestea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2012 Foru Legearen 74. artikuluari jarraiki.

Hasierako onespena hilabete batez paratu zen jendaurrean 171/2016 Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ekoa, argitaratu ondotik eta erkidegoko bi egunkaritan, Diario de Navarran (irailaren 8a, osteguna 5. orrialdea) eta Diario de Noticiasen (irailaren 8a, osteguna 33. orrialdea) iragarri zen, LAHFLren 74.1 artikuluari jarraiki.

Hilabetez jendaurrean egon ondoren (irailaren 6tik urriaren 6ra), interesatuek ez dute alegaziorik aurkeztu.

Hori dela eta, Erronkariko Udalak abenduaren 28an egin osoko bilkuran behin betiko eta aho batez onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua Udal Planeko 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean.

Erronkarin, 2017ko martxoaren 13an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703364