2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, eskola-jantokietarako laguntza ekonomikoak emateko 2017ko deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 338368.
–Eskola-jantokietarako laguntza ekonomikoak, 2017. urtea.
Deialdi honen xedea da, Udalak duen gizarte erantzukizunetik abiatuta, eskola-jantokira joateko erraztasunak ematea ekonomia, familia eta/edo gizarte arrazoiengatik egoera ahulean dauden haurrei. Gainera, epe luzera, ikasleen eskola-errendimendua hobetzen lagundu nahi da oro har, bai eta haurren garapen pertsonala ere, osasuntsu elikatzeko ohiturak sustatu eta hezkuntza komunitateko haurren artean ekonomia arrazoien ondoriozko diskriminazioa saihestu.
Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1703497