59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdiaren laburpena: diru-laguntzak, 2016/17ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2017. urtean kirol emanaldiak eta ikuskizunak edo bestelako kirol eta ariketa fisikoko jarduerak antolatzen dituzten kirol eta ariketa fisikoko entitateendako

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 335410.

Deialdia egin duen Administrazioa: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

Instrukzio organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

1. Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea, 2016/2017ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2017. urtean kirol emanaldiak eta ikuskizunak edo bestelako kirol jarduerak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol eta ariketa fisikoko entitateei.

Banakako kopurua gehienez, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion zenbatekoak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren defizitaren %100 eta, edonola ere, fundazio pribatuendako muga bat egonen da: osotasunean eta batuketa eginda ez da 180.000 euroko zenbatekoa gaindituko; 135.000 euro, jarduera fisikoak irakasteko programetarako; 24.000 euro, kirol ligetarako, denboraldi osoko iraupena badute; 40.000 euro, H ataleko 2. lehentasunean sartzen diren jardueretarako; 20.000 euro, 3. lehentasunean sartzen diren jardueretarako eta 6.000 euro, 4. lehentasunean sartzen direnetarako.

Eskaeren aurkezpena:

1. Eskabideak aurkezteko tokia:

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 2, beheko solairua-Kondestablearen jauregia), haren erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozeinetan.

2. Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1703485