59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2016/2017 kirol denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizialetan parte hartu duten kirol taldeendako laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 335488.

Deialdia egin duen Administrazioa: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gobernu Batzarra EEII.

3. Alor kudeatzailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

4. Instrukzio organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea 2016/17 kirol denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizialetan parte hartu duten Iruñeko kirol taldeei.

Diruz lagunduko den jarduera 2016/2017 kirol denboraldian gauzatu beharko da.

Banakako kopurua gehienez, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: Esleitutako 436.000,00 euroetatik: 180.000,00 euro banatuko dira goreneko kategoria nazionalean parte hartzen duten eta 700.000 eurotik gorako aurrekontua gauzatzen duten ekipoen artean, eta 256.000,00 euro, gainerakoen artean.

Eskaeren aurkezpena:

1. Eskabideak aurkezteko tokia:

Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Kale Nagusia, 2, beheko solairua - Kondestablearen Jauregia), baita erregistro osagarrietan ere (Descalzos kalea, 72, 2. solairua; Iratxeko Monasterioaren kalea, 2, beheko solairua; Armada etorbidea, 2, 5. solairua; Zapateria kalea, 40, beheko solairua; Eslaba kalea, 1, beheko solairua), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dauden erregistroetako edozeinetan.

2. Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1703484