59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Mutiloa kaleko 34-36 zenbakietan igogailua paratzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAR-17 (7/CU).

“Mutiloa kaleko 34-36 zenbakietan igogailua paratzeko xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB, 2016-12-30) 2017ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabaki da:

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Mutiloa kaleko 34-36 zk.etan igogailua paratzeko xehetasun azterlana, José Luis Sánchez Sotak sustatua, Mutiloa kaleko 34-26 zk.etako jabeen elkartea ordezkatuz.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703402