59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi publikoarena, 2017. urtea

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 335087.

Deialdi honen xedea da jarduketa humanitarioetarako diru-laguntzak ematea, dela hondamendi naturalengatik dela giza ekintzagatik larrialdi egoeran edo berehalako arrisku larrian dauden giza taldeak laguntzeko eta horiek berregokitzeko.

Deialdi honetara aurkeztu ahalko dira larrialdietako jarduketa humanitarioen proiektuak, zehaztapen geografikorik gabe. Modalitate honen barruan sartzen dira larrialdi egoeran edo berehalako arrisku larrian dauden herrialde/komunitateetan zuzenean jarduteko programak. Bereziki, jarduketa hauei zuzenduko zaie:

–Oinarrizko materialak eskuratu eta bidaltzea.

–Osasun arloko materialak edo ekipoak eskuratu eta bidaltzea.

–Elikatzeko laguntza.

–Hondamendi naturalengatik edo giza ekintzagatik kaltetutako oinarrizko azpiegiturak premia larriz berreraiki edo birgaitzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 8an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1703193