2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak 2017an egiteko diru-laguntzak, lehia irekiaren araubidea erabiliz, emateko deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 334891.
deialdi honen xedea da Iruñean egiten diren garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak kofinantzatzea, biztanteriari oro har edo talde jakinei zuzendutakoak. Haien xedea izanen da sentsibilizazioa eta/edo prestakuntza, Hegoaldeko herrialdeen egoerarekin lotutako alderdien inguruan, horiek eragiten dituzten arrazoiak eta komunitate horiek egoera hori gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. Iruñeko herritarren konpromiso solidarioan oinarritutako jarrerak bultzatu nahi dira, Iparraldearen-Hegoaldearen arteko harremanak bidezkoagoak eta berdinagoak izan daitezen.
Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1703083