59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza jarduera puntualak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko 2017ko deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 334799.

Deialdi honen xedea da Iruñean egitekoak diren eta biztanleriari oro har edo talde jakinei zuzentzen zaizkien Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza Jarduera Puntualak kofinantzatzea. Hain zuzen ere, sentsibilizazioko ekintza puntualak egiteko, Hegoaldeko herrialdeen egoerari buruz, hura eragiten duten arrazoiei buruz eta bertako komunitateek egoera horiek gainditzeko egiten dituzten ahaleginei buruz.

Iruñean, 2017ko otsailaren 7an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1703024