59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Plan Berezia Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko martxoaren 14an egin bilkuran, honako hau.

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Noaingo Errege kaleko 5 zenbakiko Jabeen Elkarteak sustaturik.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betez, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Noain Elortzibarren, 2017ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

ERANSKINA

Memoria, araudia eta planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703427