59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko udalerrian indarra duten tasa eta prezio publikoen ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea eta, beraz, 2017ko ekitaldirako karga-tasak, indizeak eta ehunekoak finkatzea.

Erabaki hori argitara eman zen 2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, eta iragarki oholean.

Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hura behin betiko onestea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2017ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.

ORDENANTZA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

7.1. Saneamenduaren tasa: 0,316 euro/m³.

7.2. Gutxieneko saneamenduaren tasa:

–0,00 eta 5,00 m³ artean: 2,55 euro/hiruhilekoa.

–5,01 eta 10,00 m³ artean: 3,57 euro/hiruhilekoa.

–10,01 m³ baino gehiago: 0,316 euro/m³.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

5.1.–Ur horniduraren tasa:

–Etxebizitzakoa, gutxienekoa:

  • 0,00 eta 5,00 m³ artean: 6,12 euro/hiruhilekoa.
  • 5,01 m³ eta 10,00 m³ artean: 7,14 euro/hiruhilekoa.

–Etxebizitzakoa:

  • 10,01 m³ eta 41,00 m³ artean: 0,656 euro/m³.
  • 41,01 m³ baino gehiago: 0,901 euro/m³.

–Obretako ura: 1,25 euro/m³.

–Industriarako ura:

  • 0-10.000,00 m³: 0,98526 euro/m³;
  • 10.001,00-25.000,00 m³: 0,92547 euro/m³;
  • 25.001,00-40.000,00 m³: 0,90638 euro/m³;
  • 40.001,00-55.000,00 m³: 0,88986 euro/m³;
  • 55.001,00 m³ baino gehiago: 0,82771 euro/m³;

5.2.–Hargunea paratzeko tasa:

–Etxebizitzak: 130,00 euro.

–Industria: 300,00 euro.

14. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hiru hilean behin pagatuko dira.

2. Hargunearen tasa, sortzen den unean ordainduko du erabiltzaileak.

ORDENANTZA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

5.1.–Pilotalekua erabiltzeko tasa:

–Argirik gabe: 4,00 euro/ordua.

–Argiarekin: 8,00 euro/ordua.

–Urteko tarifa: 4,00 euro/ordua.

ORDENANTZA, HILERRIA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

4. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

4.1. Horma-hilobiak erabiltzeko tasak:

–Erroldatuak:

  • 10 urteko kontzesioa: 400,00 euro.
  • 10 urteko luzapena: 400,00 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • 10 urteko kontzesioa: 700,00 euro.

4.2. Errauts-kutxategiak erabiltzeko tasak:

–Erroldatuak:

  • 10 urteko kontzesioa: 150,00 euro.
  • 10 urteko luzapena: 200,00 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • 10 urteko kontzesioa: 400,00 euro.

ORDENANTZA, LEKUNBERRIKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

V. epigrafea.–Kanona, Lekunberriko Udaleko herrilurretako aprobetxamenduengatik. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea.

–Baratzea: 100,00 euro/urtea.

–Larreak: 54,00 euro/ha.

–Belaiak: 54,00 euro/ha.

–Belaiak eta zuhaiztiak: 52,00 euro/ha.

–Zuhaiztiak: 50,00 euro/ha.

–Belar-soroa: 80,00 euro/ha.

–Artegiak: 1,00 euro/m²

–Bestelako eraikuntzak: 5,00 euro/m²

–Erlauntzak: 1,15 euro/erlauntza.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Eraikinen azterketa, haien segurtasun egoera orokorraren berri izateko:

–Gutxieneko ikuskapena, arkitekto edo aparejadore baten 1,5 lanordu: 100,00 euro.

–Gehitutako ordu bakoitzeko: 60,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

5.1.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

–Din A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro/kopia.

–Din A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,40 euro/kopia.

–Faxa bidaltzea: 1,00 euro/orria.

–Faxa hartzea:

  • Orri bat: 1,00 euro.
  • 0 - 4 orri: 1,50 euro.
  • 5 - 9 orri: 2,00 euro.
  • 10 - 14 orri: 2,80 euro.
  • 15 - 20 orri: 3,50 euro.

–Konpultsaturiko orri bakoitzeko: 0,20 euro.

5.2.–Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea:

–5 hektarea bitarte: 0,20 euro/m².

–5 hektareatik goiti: 0,10 euro/m².

5.3.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea:

–Aplikatu beharreko tarifak aurreko puntukoen %50 izanen dira.

5.4.–Birzatitzeak eta banantzeak tramitatzea:

–m² eraikigarri bakoitzeko: 0,10 euro.

5.5.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

–Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1eko karga-tasa aplikatuta.

5.6.–Lehen aldiz okupatzeko/erabiltzeko lizentziak:

–500 m² bitarte, tasa: 0,50 euro/m².

–500 - 3.000 m²: 0,30 euro/m².

ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.

1.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

–Azalerako lehen 50,00 m²-ak: 1,00 euro/m².

–51,00 - 100,00 m²-ko azalera: 0,80 euro/m².

–101,00 - 500,00 m²-ko azalera: 0,60 euro/m².

–501,00 - 1.000,00 m²-ko azalera: 0,50 euro/m².

–Azalera 1.001,00 m²-tik goiti: 0,25 euro/m².

1.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar EZ duen establezimendua. Merkataritzako edo kalterik gabeko jarduerak irekitzeko lizentziak.

–0,00 - 20,00 m²-ko azalera: 126,00 euro.

–21,00 - 100,00 m²-ko azalera: 315,00 euro.

–101,00 - 500,00 m²-ko azalera: 631,00 euro.

–Azalera 501,00 m²-tik goiti: 946,00 euro.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.”

Iragarkiaren kodea: L1702420