59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Laburpena, hiru mikrokreditu emateko oinarriena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): BDNS (Identifikazioa): 335399.

Lehena.–Onuradunak.

Oinarri hauetan aurreikusi diren mikrokredituen onuradun izanen dira Galar Zendean gutxienez ere 2 urte etenik gabe erroldatuta egonik, bertako bizilagun izaera dutenek, baldin eta lanik ez badute eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta badaude.

Bigarrena.–Xedea.

12.000 euroko hiru mikrokreditu ematea eta kudeatzea bizilagun langabetuei, Galar Zendean gutxienez ere 2 urte etenik gabe erroldatuta egon, eta dagokien Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta badaude, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Deialdi hori Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans) eta www.cendeadegalar.es Udal webgunean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztenek eskubidea izanen dute gaitu diren hiru (3) mikrokreditutatik bat lortzeko. Horien zenbatekoa eta baldintzak hauek dira:

a) Mikrokredituaren zenbatekoa: 12.000 euro.

b) Gabealdia: 3 urte.

c) Interes tasa: %0,00.

d) Itzultzeko epea: 300,00 euroko 40 hilabete, gabealdia bukatu eta hurrengo hilabetetik hasita.

e) Bada amortizazio aurreratua egiterik.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

Getze Galarren, 2017ko martxoaren 14an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1703282