2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko martxoaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Faltzesko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan eta Banco Santanderren dituen kontuetan ordaindu daitezke helbideratu gabeko ordainagiriak.
Ordainagiri helbideratuak 2017ko martxoaren 31n kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Faltzesen, 2017ko martxoaren 16an.–Jarduneko alkatea, M.ª Mar Echeverría Gurrea.
Iragarkiaren kodea: L1703374