2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Lizarrako udalerriko aisialdiko biltokiak zein txabiskeak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako udal mugapeko aisialdiko biltokiak zein txabiskeak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1702739