2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena
El Bustoko Udalak, 2017ko otsailaren 27an, bigarren aldaketa onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokorrean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
El Buston, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L1702746