59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Herrilurren desafektazioa, gero erabilera lagatzeko

Cintruenigoko Udalak, 2017ko martxoaren 1ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Cintruenigoko 4. poligonoko 1488. lurzatiaren desafektazioa, ondotik haren erabilera Motor Club Cirbón enpresari lagatzeko motoendako lurreko zirkuitu bat ezartzearren; betiere, baldintza-agiriekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia eta espedientea, interesdunen eskura baitira Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Cintruenigon, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1702745