59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko ekitaldiko Udal Aurrekontu Orokorreko 3. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AURREKONTUKO 3/2017 ALDAKETA. KREDITU BEREZIA

GASTUAK goititzea:

6. kapitulua.–1.1532061900 partida. “Kaleei zoladura emateko obrak”. Zenbatekoa: 198.087,95 euro.

DIRU-SARREREN goititzea: Finantzaketa:

8. kapitulua.–1.870010 partida. “finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina:. 198.087,95 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2017ko martxoaren 23an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1703097