59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, oposizio bidez betetzekoa. Behin betiko izendapena.

Nafarroako Kontuen Ganberako auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia hango lehendakariaren 2015eko maiatzaren 4ko ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean. 9. oinarriaren 1. atalean xedatzen denez, auditoriako teknikari behin betiko izendatzeko, proposatu eta behin-behinekoz izendaturiko izangaiek 6 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute. Ondotik, 9. oinarriaren 4. atalak xedatzen du Kontuen Ganberako lehendakariak, bertako kideei entzun ondoren, izangaiek praktikaldian izaniko etekina baloratu eta hori bukatzean kalifikazioa emanen du, gai edo ez-gai, ebazpen arrazoitu baten bidez.

Bestaldetik, 10. oinarriak dioenez, izangaiak praktikaldia bukatu eta “gai” kalifikazioa lortu ondoren, Kontuen Ganberako lehendakariak behin betiko izendatuko du funtzionario. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurrekoa kontuan hartuta, praktikaldia bukatuta, eta Saioa Navarro Pérez, Nuria Sarasa Amatriain eta Marta Sabalza Navallas auditoriako teknikarien aprobetxamenduari buruz Ganberako kideek duten iritzia jasorik,

EBATZI DU:

Lehendabizikoa.–“Gai” kalifikazioa ematea Saioa Navarro Pérez, Nuria Sarasa Amatriain eta Marta Sabalza Navallas izangaiei praktikaldian.

Bigarrena.–Saioa Navarro Pérez, Nuria Sarasa Amatriain eta Marta Sabalza Navallas Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea behin betiko, auditoriako teknikarien kategoriarekin.

Hirugarrena.–Izendapen hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Izangaiek beren lanpostuaz jabetu beharko dute, izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 15ean.–Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1703306