59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Dirubilketaren gaineko erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen aurtengo martxoaren 24an irekiko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea. Borondatezko ordainketa egiteko azken eguna aurtengo maiatzaren 5a izanen da.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1703223