59. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 160E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi zen.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 335188.

Lehena.–Onuradunak.

Txikizkako merkataritzan aritzen diren ETEak, haien negozio jarduera nagusia, Jarduera Ekonomikoen 2009ko Sailkapen Nazionalaren arabera, 47.11 taldetik 47.79 taldera bitartean sartuta badago, biak barne.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroan txikizkako merkataritzan aritzen diren ETEen lehiakortasuna handitzea eta egungo enpresa-ehuna sendotzea. Horretarako, inbertsioak egiteko laguntzak emanen dira, enpresen azpiegiturak hobetzeko, saltegiak egokitzeko eta beren kudeaketa sistemak hobetzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

160E/2017 Ebazpena, martxoaren 8koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua osotara 673.440 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 8an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1703211