1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 157E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzen deialdia onetsi da 2017an turismo enpresa eta establezimenduak hobetu eta berritzeko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 335062.
Lehena.–Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izateko, turismoaren enpresa txiki eta ertainek Nafarroako Turismo Erregistroan egon behar dute inskribaturik, zaharberritzea edo inbertsioa turismo aktibo eta/edo kulturalaren zer enpresatan eginen den, horren titular gisa.
Bigarrena.–Xedea.
Nafarroako turismo establezimenduak eta enpresak hobetu eta berritzeko inbertsioak egitea, helburua izanik turismoaren azpiegituren kalitatea mantendu eta hobetzea, turismoaren sektorea sendotzearren eta lehiakorragoa izatearren, horrela, Nafarroak destino gisa duen irudi orokorra hobetzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 157E/2017 Ebazpenean daude jasota, haren bidez deialdia onesten baita.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
35.000 euroko gastua baimendu da deialdi honen ondoriozko gastu-konpromisuei heltzeko.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1703192