1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak martxoaren 6an eman 156E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, turismoko ETEentzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen, Nafarroan kokatuta dauden turismoko establezimenduek 2017. urtean kalitate turistikoaren Q ziurtagiria eskuratu eta manten dezaten.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 334957.
Lehena.–Onuradunak.
Turismoko ETEak, ziurtagiria ezarriko den establezimenduan titular gisa inskribatuta daudenak Nafarroako Turismo Erregistroan, deialdi hau argitaratzen den unean.
Bigarrena.–Xedea.
Kalitate turistikoaren Q sistema lortu eta mantentzea establezimenduetan, turistak jaso eta atzematen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, bisitatzen gaituztenen poztasuna handitzearren.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
156E/2017 Ebazpena, martxoaren 6koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 20.000 eurokoa da.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1703212